MARTXOAK 8 'FAXISMOAREN AURKA'

'Faxismoen kontra, ausardia eta aliantza feministak' leloarekin aterako dira kalera EH Mugimendu Feminstako kideak

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 25a, 13:29

Iruñean manifestazioa 13:00etan aterako da Antoniutti parketik. 

 

"Iaztik testuingurua ez da apenas aldatu", adierazi dute Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideek. Gure bizitzekin negoziorik ez, har itzazue ardurak leloarekin atera ziren kalera Martxoaren 8an, baina "desberdinkeriek" bere horretan dirautela diote. "Mugimendu Feministak izan ditu lorpenak ere, zenbait urte atzera pentsaezinak zirenak", esan dute. Hala ere, "ez da erraza izaten ari", diotenez. Dena dela, "urrats bat aurrera egiten den aldiro, oldarraldi erreakzionario bat jasotzen dugu pribilegioak kolokan ikusten dituztenen aldetik", azaldu dira haserre. 

Hiru ardatz nagusi nabarmenduko dituzte: indarkeria matxistarena izanen da horietako bat; krisi ekosoziala izanen da bigarrena eta azkenik, migrazio politikak salatzera ere aterako dira kalera.

Atzerapausorik emateko asmorik ez dutela ere argi utzi dute. Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik daudela adierazi dute. Euskal Herriko hiriburu zenbaitetatik manifestazioak eginen dituzte Martxoaren 8an: Iruñekoa 13:00etan aterako da Antoniutitik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!