Uxue Barkos: “Nafarroako interesentzat loturarik aproposena hautatu behar da AHTarendako, ez merkeena”

Haritz Pascual Garjon 2025ko ots. 25a, 13:45

PSNko Ramon Alzorrizen hitzei erantzun die Euskalerria Irratian Geroa Baiko senatariak. “Aralarren egiten ari diren azterketen emaitzak ezagutu arte ezin da erabakirik hartu” azaldu du Barkosek.

Alzorrizen adierazpenen muinean argudio ekonomikoa dago” azaldu du Uxue Barkosek, “Oso kontundentea izan da akuiferoak eta ingurumenaren babesa aipatzen, baina argi ta garbi adierazi zuen, Gasteizko loturaren alde egitea arrazoi ekonomikoengatik eginen duela ministerioak”. Geroa Baiko ordezkariak galdera sorta aurkeztu du senatuan Garraio ministroak azaldu ditzan egun Aralar inguruan egiten ari diren azterketen emaitzak. “Ikerketa horren emaitzak ongi aztertu, patxadaz aztertu behar dira, aukerarik onena hautatzeko, Nafarroako interesentzat aproposena, ez merkeena”. Uxue Barkos ere argi mintzatu da, “Erabakia baldin bada aukera merkeena aurrera ateratzea, ez gara horren ados egonen”.

Geroa Baik ez du zalantzarik, Gasteizko loturaren alternatibak, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren beraren bideragarritasuna jarriko duela kolokan, “Argi eta garbi Iruñerria eta Nafarroa bidetik kanpo geratuko da, merkantziak horretatik sartzea oso zaila izanen delako”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!