61 ikastetxeko osatzen dute NIZE, Nafarroako D ereduko Ikastetxe Publikoetako Zuzendariak Elkartea. D eredu publikoaren aldeko hautua egitera deitu dituzte familiak. Izan ere, 2025-2026 urterako aurrematrikulazio kanpaina martxoaren 17tik 21era izanen da eta euskarazko murgiltze ereduak eskaintzen dituen onurez mintzatu dira gaur. "Berrirtzailea, denona, publikoa, hurbila eta inklusioa da gure ikastetxeek eskaintzen duten eskola", adierazi du Iosu Izal Hegoalde ikastetxeko zuzendariak. "Guraso ez euskaldunen kezka izatean da ea laguntzerik ote duten etxeko lanekin haren seme edo alaba. Horrekin kezkarik ez izateko esanen nieke nik. Hizkuntza ez jakinda ere modu askotara laguntzen ahal diotelako haurrari", nabarmendu du Izalek. Argi izan. D eredua, publikoa eta kalitatezkoa izenburuko kanpaina jarri dute martxan. Iosu Izali egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.