Mirari taldearen musika tresnak berreskuratu ditu Foruzaingoak

Euskalerria Irratia 2025ko ots. 14a, 11:39

Pasa den asteburuan 12.000 eurotan baloratutako ekipoa lapurtu zieten taldekideei Tafallan eman zuten kontzertuaren ostean. Foruzainek sare sozialetan iragarri dutenez musika tresnak berreskuratu eta lapurra atxilotu dute.

Igandean egin zuen salaketa Mirari taldeak. Tafallako ferietan emandako kontzertuaren ostean eta musika tresnak kotxean utzita, ibilgailua hutsik topatu zutenean. Lehioetako bat apurtuta sartu ziren kitarrak, tronboia, anpliak eta hainbat gailu elektroniko lapurtzeko. Segurtasun kamerak baliatuz abiatu zuen poliziak ikerketa.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!