Sare sozialen bitartez egin du ohartarazpena Mirari taldeak, bi gitarra, tronboi bat, ipad bat eta hainbat anplifikadore, kable eta gitarra pedal taldeko kotxetik lapurtu dizkietela ohartarazita. Tafallan, Raimundo el Canastero taldearen alde emandako kontzertuaren ostean gertatu zen lapurreta.
Taldeak Poliziaren eta Tafallako Udalean salatu du gertatutakoa, eta datozen orduetan aparkalekuko segurtasun kamerak aztertuko dituzte guztia nola gertatu zen egiaztatzeko. Hala ere, ez da aparkaleku horretan gertatzen den lehen lapurreta. Mirariko kideek baieztatu dutenez, lapurretaren aurreko egunean, aparkalekuko beste gune bateko zorua kristalez beteta zegoela ikusi zuten. Geroago jakin zuten inguruko DJ batek lapurreta bat jasan zuela, eta badirudi metodo bera erabili zuela.