"Egoera larrian egotea guri tokatu zaigu orain, baina edonori gerta dakioke", esan du Sergio Ayucar LAB sindikatuko ordezkari eta BSHko langileak. Kinka larrian dauden langileak gaur gaurkoz 2.000 inguru direla uste du, nahiz industriak hartu duen joera arriskutsua den eta "askoz gehiago izan daitezkeen etorkizun hurbilean egoera kezkagarrian", uste du Ayucarrek. Igandean manifestazioan askoz ere jende gehiago izanen da kalera aterako dena, ez bakarrik enpresa deitzaileen kideak: "Beste enpresa askok egin dute bat gure aldarriarekin", jakinarazi du. Sergio Ayucarri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.