Izei Basterra eta Malen Arana: “Euskal Udalekuak euskara, feminismoa eta auzolana ardatz duen proiektua da”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 13a, 18:31

Martxoaren 1ean irekiko da Goñi, Abaigar eta Bernedoko udalekuetan izena emateko epea

Ume guztiei euskaraz bizitzeko espazio bizigarri bat eskaintzea, euskaraz harremanak egitea eta lagunak ezagutzeko aukera ematea da Euskal Udalekuen helburu nagusia. Euskara, feminismoa eta auzolana ardatz dituen proiektu autogestionatua.

Uztailaren 1etik abuztuaren 31era Goñi, Abaigar eta Bernedoko udalekuetara joateko aukera izango dute 8 eta 15 urte bitarteko ume eta gazteak. Osotara, 11 txanda desberdin egongo dira, adinaren arabera antolatuta.

Guztira 40 bat hezitzaile boluntarioz osatutako taldea arduratzen da udalekuen kudeaketaz. “Hezitzaile zein sukaldariok lan boluntarioa egiten dugu, gure konpromiso eta ilusioz proiektua eraikiz. Ez gara umeentzako erreferente soilak, elkar ezagutzen dugun eta esperientziak partekatzen ditugun komunitate bat ere bagara”.

Izen-ematea martxoaren 1ean hasiko da. www.udalekuak.eus webgunean eskura egongo den fitxa bete beharko da. Txandak guztiz bete arte zabalik egongo da izen-emate epea. Eta apirilaren 15ean jakinaraziko diete gurasoei ume edo gaztea aukeratua izan ote den.

Irrintzi Plazan Izei Basterra eta Malen Arana Euskal Udalekuetako hezitzaile taldeko kideak gonbidatu ditugu kanpainaren inguruan hitz egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!