Julen Arbizu (Raimundo el Canastero): “Kantu batengatik halako zalaparta sortzea guztiz surrealista da”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 11a, 18:53

Raimundo el Canastero taldeko bost kide epaituko dituzte Lizarrako alkatearen jarrera salatzeko abesti bat egiteagatik

Joan den urteko uztailean, Lizarrako udalak jaietako txosnagunearen leku aldaketa agindu zuen. Raimundo el Canastero musika taldeak Beef d´Alda izeneko abestia atera zuen alkatearen jarrera salatzeko. Taldearen kontrako oldarraldia iritsi zen ondoren: ez ohiko batzarra, taldeko abeslariaren atxiloketa, taldearen kontzertuak bertan behera uzteko eskariak eta orain epaiketa.

Bihar epaituko dizute Raimundo el Canasteroko bost kideak Lizarran. Eta taldeak elkarretaratzea deitu du 11.45ean elkartasuna jasotzeko eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko.

Asteburuan jardunaldi berezia antolatu zuten, kalejira, bazkaria eta kontzertuekin. Udalak azken egunera arte baimena eman ez bazuen ere, elkartasun giroan eta lagunen artean igaro zuten eguna. Aldi berean, hamarnaka musika taldek eta abeslarik sinatutako adierazpena kaleratu zuten, Musikarien kontrako errepresiorik ez, instituzioak kritikatzeko eskubidearen alde izenburupean.

Taldeko kideak nekatuta daudela aitortzen dute: “Musika egin nahi dugu, besterik ez. Abesti bat egiteagatik sortu den zalaparta hau neurriz kanpokoa da. Adierazpen askatasuna urratzen ari da”. Epaiketarekin bukatutakoan, geldiune bat egingo dutela aurreratu digute, musikan jartzeko arreta osoa eta abesti berriak egin ahal izateko.

Irrintzi Plazan Julen Arbizu, Raimundo el Canastero musika taldeko kidea gonbidatu dugu epaiketaren inguruan mintzatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!