Urteotan egindako protestak, grebak, aldarrikapenak, helarazitako mezuak, lortutako borrokak agerian utzi dituzte Nafarroako Parlamentuko sarreran bisita daitekeen erakusketan.
1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen izena du LAB sindikatuak Nafarroako Parlamentuan ezarri duen erakusketak. 50 urteotan sindikatuak egindako bidea errepasatzen du. Irudiak, erabilitako tresnak, azalpenak… tartekatzen ditu. Modu honetan emanen diote amaiera urteurren borobileko ekitaldiei.
Urteotan egindako protestak, grebak, aldarrikapenak, helarazitako mezuak, lortutako borrokak agerian utzi dituzte Nafarroako Parlamentuko sarreran bisita daitekeen erakusketan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.