Blanca Ines Rubio: "Urak egiten duen bidea gure barne-munduaren metafora bezala erabili dut"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko ots. 3a, 19:46

'Itsarorako bidean' diskoan bederatzi abesti berri bildu ditu Rubiok, eta crowfunding kanpaina abiatu du euskarri fisikoa kaleratzeko

Itsasoarako bidean izenburupean, Blanca Ines Rubio artistak urak egiten duen bidaia osoa kontatu eta kantatu du, ohikoa duen moduan, indar poetiko handiko abesti sorta onduz. Hirugarren diskoa du bere ibilbidean eta euskarri fisikoa kaleratzeko crowfundig kanpaina ere abiatu du. Izan ere, itsaso digital zabalean ez galtzeko helduleku bat ere behar dute abestiek, berak esan bezala. 

Kanpaina dagoeneko irekita dago eta Goteo.org plataforman sartuta parte hartu daiteke. Martxoaren erdialdera arte egonen da zabalik, hain zuzen ere diskoaren aurkezpen kontzertuaren aurretik. Hau martxoaren 28an izanen da, Donibane auzoko Beer Station tabernan, 20:30ean.

Bien bitartean, oraingoz entzungai dagoen abesti bakarra Urtzea izenekoa da, bere YouTube kanaleanIrrintzi Plazan, diskoko beste abestietako bat primizian ezagutzeko parada izan dugu. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!