Pantxoa Bergara ‘Xabaltx’ kantariak ‘Norabide Xuriak’ diskoa plazaratu du. Hiru hamarkada egin ditu musikaren munduan. Hainbat urtez esatari lanetan aritu da Ipar Euskal Herriko irratietan. Egun, Bertitzen bizi da. Euskal makilak egiten ditu karbono zuntzak erabilita. Metropoli Forala saioan izan dugu. Kanta bi zuzenean abestu ditu.
Zuraiden (Lapurdi) jaio eta hazia. 55 urte ditu. Orain, bakarrik bizi da mendiko borda batean pagadiz inguratuta. Bertan, egiten ditu makilak. Bertan sortzen ditu kantuak. Zortzi disko plazaratu ditu. Kanaldude telebistako Kantuen Kontrabandista
saioa aurkeztu zuen. Behor baten laguntzarekin Euskal Herrian zehar ibili zen kantu zaharren bila.