20 urteko kartzela eskaera eta 56.000 euroko isuna. Hori da Aroztegiako proiektua salatzeagatik baztango zazpi herritarrentzat eskatzen den zigorra, 2021ean bertan egindako protesta baketsuengatik. Erakunde kriminala izatea leporatzen zaie. Obrak gelditzea lortu bazen ere, Nafarroako Gobernuak izendatutako Udalez Gaindiko Plan Sektorialak indarrean jarraitzen du, proiektuak aurrera jarraitu dezan ahalbidetuz.
Epaiketa maiatzean izanen da eta Aroztegiako Elkartasun Komiteak larunbat honetan Iruñeko kaleetara ateratzeko deialdia zabaldu du, Lurraren defensan, kriminalizaziorik ez lemapean manifestatzera. Garbiñe Elizegi komiteko kide eta Baztango alkate ohiaren eskutik gatazkaren nondik-norakoak ezagutu ditugu.