Julen Linazasoro: "Adikzio arazo bat daukagu smartphoneekin, baina orokorra denez normaltzat hartzen dugu"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko urt. 22a, 19:02

Onartzen duguna baino larriagoa da sakelekoarekiko eta sare sozialekiko daukagun dependentzia, gure harreman afektiboetan eta arreta gaitasunean eragitera arte

Zenbat denbora igarotzen duzu telefonoa eskutan? Zenbat, pantailari begira? Gure buruarekiko "tranpatiak" garen arren, sakelekoari begira edo hura erabiltzen igarotzen dugun denborak eragin zuzena dauka gure arreta gaitasunean eta, ondorioz, gure gaitasun intelektualean.

Baita, noski, gure harremantzeko moduan ere. Julen Linazasoro hezitzaile digitalak teknologiarekin dugun lotura askatu eta bizimodu osasuntsuago bat erdiesteko gomendioak eman dizkigu. Argi utzi digu lema: "Lortu daiteke". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!