Ane Ablanedo: "Herri zapaldu bezala bizi dugun indarkeria gero eta gutxiago atzematen dugu"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko urt. 20a, 19:44

'Zapalduon pedagogia' izenburupean, Ane Ablanedo hezitzaileak Argia astekarian eta Berria egunkarian plazaratutako hausnarketetako batzuk liburu bakarrean bildu ditu

Zapalduon pedagogia, edo nola libre hazi, hezi bizi izenburupean, Ane Ablanedo irakasle eta hezitzaileak Argia aldizkarian plazaratu dituen iritzi artikuluak bildu ditu, Berria egunkarian argitaratutako baten batekin osatuz. Heziketa, haziera, psikologia edo psikoanalisia ditu hizpide bere hausnarketetan, betiere euskal gizartearen testuingurutik, non euskara, euskal hezkuntza edo autodeterminazioa dituen solasgai. 

Datorren asteartean, urtarrilaren 28an, aurkeztuko du liburua Ablanedok Karrikiri euskal dendan, Xamar idazleak aurkeztuko duen saio batean. 19:30ean izanen da hitzordua.

Beste ororen gainetik, Eneko Bidegainek liburuaren hitzaurrean dioen bezala, askatasuna da hitz gakoa. Izan ere, herri zapaldu gisa euskaldunok bizi gaituen indarkeriaz jabetzeko, askatasunaren pedagogia oinarrizkoa dela iruditzen zaio. Are gehiago, gaur egun herri zapalduaren kontzientzia lausotu dela nabarmendu du, horrek dakarren arriskuarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!