Gaizka Leitza (Sodade): "Entsaio lokaleko sentsazioa estudio grabaketara eraman dugu"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko urt. 16a, 17:56

2020an bere lehenengo diskoa plazaratu ondoren, lau abestiz osatutako LP berria argitaratu du orain talde leitzarrak, "Sodade II" izenburupean

Naturala, gordina eta su artifizialik gabe hiru lagun musika egiten eta musikaz gozatzen. Halaxe definitzen dute euren burua Sodadekoek, "batez ere su artifizialik gabekoari dagokionez", taldeko abeslari Gaizka Leitza Alduntzinek nabarmendu bezala. Sodade II izenburupean, lau abesti berri biltzen dituen EP-a plazaratu berri du Sodadek. 

Leitzaren eskutik taldearen nondik-norakoez eta abesti berriez aritu gara Irrintzi Plazan, baita datozen egunetarako aurreikusita dituzten hurrengo kontzertuez ere. Garrantzitsuena, abeslariak nabarmendu bezala, entsegu lokalean abestiak sortu bitartean hirukotean duen giroa diskora eramatea lortu dutela da. "Kontzertuak ere hala ikusten ditugu, entxufe bakar batekin funtzionatu dezakeen kontzeptu bat izatea. Eta uste dut lortu dugula". 

Julen Ceballos Irujok (baxua) eta Ekaitz Astibia Telletxeak (bateria) osatzen dute gaur egun taldea, orain arte baterian zegoen Jokin Baucisek taldea utzi ondoren. "Hala ere taldekoa bezala sentitzen dugu, abestietan egon da hasieratik eta hor egoten jarraitzen du". Sodade II Urtzi Izarekin grabatu dute, Bilboko Eten Espazioan, eta euskarri fisikoaren diseinua Pello Fagoaga @pikulari-ren eskutik joan da. 

 

Erlazionatuak

Sodaderen 'Ez dut nahi' abestia, zuzenean

Euskalerria Irratia urt 16, 18:35 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!