Erregistratu dute hezkuntza publikoan urtarrilaren 30ean eginen duten greba

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 14a, 13:11

Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuetako ordezkariek gaur erregistratu dute greba deialdia.

Steilas, LAB, Comisiones Obreras eta ELA sindikatuak hezkuntza departamentuan erregistratu dute gaur hilaren 30erako deitua duten greba. Irakasleei egin diete deia kalera atera daitezela eta egiten dituzten eskaerak defendatzera. Hirugarren greba eguna izanen da ikasturte honetan. 

Hirugarren greba eguna izanen dute hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilaren 30ekoarekin. Aurrekoetan bezala euren lan baldintzak hobetuko dituzte eskaerekin aterako dira kalera. Izan ere, Steilas, LAB, Comisiones Obreras eta ELA sindikatuen aburuz (gehiengoa osatzen dute hezskuntza publikoan) ez da denbora honetan ezer aldatu: "Hezkuntza departamentuak ez du borondaterik negoziatzeko", adierazi du Iosu Arraiz LAB sindikatuko ordezkariak. Mobilizazioak egiten ari diren tarte honetan ez dute aurrera pausorik ikusi egiten ari diren eskaerei dagokienez: ikasle ratioen jaitsiera, aniztasunari baliabide gehiago, soldata igoera eta beste. Hagatik, kalean mobilizatzen segitzeko bideari eutsi diote Afapnak, UGTk eta ANPEk ez bezala. Azken hauek, gutxiengoa izanagatik ere, akordio partziala sinatu zuten azken greba egunaren ostean, baina, ez dira betetzen ari gutxieneko hori ere. "Urtarrilaren 21ean dugu mahai sektorialean batzarra. Negoziatzeko aukerarik zabalduko den ez dakigu; esperantzarik ez dugu galzten baina orain arte ez dugu borondaterik ikusi hezkuntza departamentuarengandik", azaldu du Arraizek. 

Urtarrilaren 30ean mobilizazioak eginen dituzte oraindik zehazteke duten arren zer eta nola eginen duten. Egun hori irtsi aurretik ostegunetan irakasleak patio orduan elkarretaratzeak egitera deitu dituzte. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!