Ostiralean bilera izan zuten BSHko Alemaniako zuzendaritza taldeko kideek, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak. Larunbatean eman zieten Eskirozko lantokiko ordezkariei adostutakoen berri: besteak beste, mahai bat osatuko dutela itxierari aurre egin ahal izanen dioten erabakiak hartzeko. Lanketa bat eginen dute lanpostuak mantendu ahal izateko Maria Txibite lehendakariak esan zuenez. Haratara, langileen ordezkariek jakinarazi dutena da beste azpi-mahai bat osatuko dutela Eskirozko langileen ordezkariek Nafarroako Gobernuarekin "segimendua" egiteko. "Alemaniako zuzendaritzarekin adosten dena, hitz egiten dena langileok jakiteko bidea izanen da", azaldu du Sergio Ayucar BSHko langile eta LAB sindikatuko kideak. "Madrilen adostutakoak etorkizunari begirako zirrikitu bat irekitzen duela iruditzen zaigu", adierazi du.
Bien bitartean euren egoera gizarteratzen segituko dutela esan du Ayucarrek: "Oraindik guztiz itxia ez badago ere, ia ziur urtarrilaren 25ean manifestaziora deituko dugu Iruñerrian", aurreratu du. Sergi Ayucarri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.