Izargi Zumarraga (Baztango Osasun Plataforma): "Osasun etxean dagozkigun mediku guztiak nahi ditugu"

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 8a, 09:37

Baztango Osasun Plataformak deituta elkarretaratzea eginen dute gaur Elizondoko osasun etxearen aurrean. Irailetik "hutsuneak" dituzte osasun arretan mediku faltagatik. Osasun publiko duina galdegiten ari dira. 

Irailean hasi zituzten protestak Baztango Osasun Plataformako kideek. "Hutsune nabarmenak izan ditugu, ia medikurik gabe gelditu arte. Arretarik gabe ez dira gelditu bizilagunak osasun profesional horiek aparteko lanorduak egin dituztelako", azaldu du Izargi Zumarraga Baztango Osasun Plataformako kideak. "Mobilizatzen hasi ginenetik izan dira mugimenduak osasun zentroan: bi mediku ari dira orain zerbitzua eskaintzen. Pediatrak, baina dagozkigunak baino gutxiago daude", esan du Zumarragak. Behin betiko irtenbideak nahi dituzte Elizondoko osasun etxerako: "Osasun publiko baten alde aterako gara gaur ere kalera", adierazi du Zumarragak. Izargi Zumarragari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!