Joko Aretoetako Langileen Batasuneko kideek langileen egoera “kaltebera” salatu dute, haien kalkuluen arabera, Jokoari buruzko Foru Legea garatzeko proiektua egungo baldintzetan onartuz gero, Nafarroan sektoreko ehun langile inguru geratuko direlako kalean. Nafarroan 56 joko areto daude eta horietan 300 pertsona inguruk lan egiten dute.
Dekretu berriak joko aretoetako irekiera ordutegiak mugatzea proposatzen du; bingo aretoak goizeko 03:00etan eta joko aretoak gauerdian, hamabi t’erdietan. Joko Aretoetako langileen ordezkariek defendatu dute "pertsona oso ahulen eta nazionalitate desberdinetakoen” lanpostuak direla arriskuan daudenak. Izan ere, joko aretoetako langileen %80 etorkinak dira eta hamarretik zazpi emakumeak.
Gainera, ordutegi berriak online jokoa handitzea ere eragingo duela iritzi diote. Hartara, Foru Gobernuari galdegin diote “ordutegia birpentsatzea”. Eta ordutegiaz gain, indarkeriazko jarrera gutxi gertatzen direla aretoetan baieztatu dute ordezkariek, kalean aretoetan baino askoz indarkeria gehiago dagoela uste dute.
Joko Aretoetako Langileen Batasuneko kideek eskatu dute "arauak urratzen dituzten aretoetan jarduteko" eta "ez lana behar bezala egiten ari direnetan".