Jokoaren Kontseiluak Nafarroan ludopatia prebenitzeko jokoaren arautegiari argi berdea eman dio

Bidane Beloki Ezker 2024ko mai. 28a, 10:47

Proiektuak eragina izanen du jokoetarako lokaletan, erabiltzaileen identifikazioan, ordutegietan eta besteak beste ikastetxe inguruetatik aldenduta egon beharko dute. Hamabi hilabeteko epea izango dute establezimenduek neurriak egokitzeko eta "atzerapen" horiek deitoratu ditu Aralarrek.

Bai, Nafarroak apustu-etxeak eskola- eta kirol-inguruneetatik urruntzeko beharra ezarri du araudi berriak. Debekatuta dago jokoarekiko mendekotasuna edo osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsonen hezkuntza-, kirol-, kultura-, eta osasun-zentroetatik gertu egotea; eta ez zaie baimen berririk emango 400 metro baino gutxiagora dauden lokalei.

Era berean, publizitatea eta babesletza mugatuko ditu, eta aldez aurreko identifikazioa eskatuko du tabernetan apustu-makinak erabiltzeko. Lokalen ordutegietan ere moldaketak izanen dira eta gauerdian itxi beharko dute; joko-aretoak 0:30ean eta bingo-aretoak 3:00etan. Gaur egun, establezimendu horiek 03:30ean itxi daitezke. Uda baino lehen araudia indarrean jartzea espero da, nahiz eta identifikazio erregistroa ezartzeko hamabi hilabeteko epea izango dute establezimenduek.

Lege honi esker ludopatia prebenitzeko aurrerapausoak eman direla adierazi arren, Aralar Nafarroako ludopatiaren laguntzarako eta prebentziorako elkarteak "atzerapenak" deitoratu ditu joko eta apustu lokaletara sartzeko kontrolean. Aralarrek "erantzukizuna" eskatu die Kontseiluan ordezkatuta dauden joko-enpresei, "sarrera kontrolatzeko sistemak ahalik eta azkarren jar ditzaten". Izan ere,"gazte asko adingabeak zirela hasi ziren jokoan, eta inork ez zien eragotzi".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!