Mikel Aramendi kazetariaren irudikoz Donald Trump Estatu Batuetako hurrengo lehendakaria da urteko protagonista nagusia, baita hurrengo urteetakoa ere, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batera. Euskal Herrian, Imanol Pradales lehendakari berria nabarmendu nahi izan du.
Urteko argazkiaz galdetuta, hautetsontziak aipatu ditu Aramendik, mundu zabalean hamaika hauteskunde egon baitira: India, Estatu Batuak, Errusia, Indosenia… Baltimoreko zubia eraitsi zeneko momentua nabarmendu du ikusgarriena bezala. Urtero errepikatzen diren irudi latzak, Ekialde Ertainean ematen direnak, aurten ere errepikatu dira, ohikoak bihurtu arte.
Zertan ez da mundua aldatu azkeneko 365 egunetan? “Estatu Batuak eta Txina, munduko bi potentzien arteko talka bere horretan dago, Ukrainian argazkia ere ez da aldatu, Palestinan ere ez”, azaldu du Mikel Aramendi kazetariak.
Estatuko egoera politikoaz galdetuta, kezkaren bizi du kazetariak. Amnistia legeak bultzatuta, eskuin indarrek gogor ekin zioten Pedro Sanchezen gobernuaren kontra. “Botere banaketarik ez dago eta epaileen sektorea politikagintza sartu da”. Joera kolpistak ere badaudela iritzi dio.
Metropoli Forala saioan Mikel Aramendi kazetariarekin errepasatu ditugu urteak ekarri dituen gai sozial nabarmenenak, kultur arlokoak edota ekonomikoak.