Marcos Felipek 1860an hasi zen turroia saltzen Urrotzen. Txokolategia eta kandelategia ireki zuen Morentinetik iritsitako gizonak. Ospetsua egin zen azkar Casa Marcosen egiten zen turroia. Biguna da, ezti-oinarria du eta pinoi eta kakahueteen nahasketa du. Negozioa 1989. urtean itxi zen.
Urte batzuk turroia egin gabe egon eta gero, 2004an Urrozko Feriak martxa jartzearekin batera, etxeko gozotegiko labean berriro ere turroia egiteari ekin zioten. Urtean bitan egiten dute: azaroan eta Gabonetan. 40 kilo inguru saltzen dituzte eta azkar batean bukatzen da.
Ainhoa Gonzalez, turroigile familia honen bosgarren belaunaldikoa da. Metropoli Forala saioan gonbidatu izan dugu, pinoi eta kakahuete gozo bigun honen inguruan hitz egiteko.