Mikel Borda (Atargiko gurasoa): "Ezinegona nagusitzen ari da ikasleen artean irakasle horren itzulerarekin"

Maialen Huarte Arano 2024ko abe. 20a, 14:04

Atargi ikastetxean atzo elkarretaratzea egin zuten irakasle batek ikasleekiko duen jarrera kritikatzeko. Ikasleekin sortu duen harremana ez da egokia gurasoen ustez eta hezkuntza departamentuari esku har dezala eskatzen diote. 

Atargi ikastetxean elkarretaratzea egin zuten atzo, bizi duten egoera salatzeko. Irakasle baten jarrera eta ikasleekin izaten dituen moduak ez direla egokiak salatzen ari dira. Zortzi urte daramatza irakasle horrek eskolak ematen Atarrabiako ikastetxe publikoan. Aurretik ere, beste ikastetxe batek salatua zuen egoera eta espedientea ere ireki zitzaion. "Ez dugu ulertzen hezkuntza departamentuak deus ez egitea", salatu du Mikel Borda Atargiko gurasoak. 

Irakasle hori bajan da une hauetan, baina berriz ere gabonetatik bueltan itzuliko dela uste dute. "Ikasleen artean nabaria da urduritasuna", esan du Bordak. 

Atzoko protestaren ondotik, orain bestelako bideak aztertuko dituztela ere jakinarazi dute.  Irakasle horrekin behin baino gehiagotan hitz egin dutela ere adierazi du Bordak, baina ez du onartzen gertatzen ari dena. Mikel Borda Atargi ikastetxeko gurasoarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!