Olentzeroren astoa gaixo dago eta aurtengo Gabonetan ezingo ditu opariak umeen artean banatu. Galtzagorriei ideia bikaina bururatu zaie: Mari Domingirengana jotzea laguntza eske. Aspaldiko lagunak dira, baina urteak dira ez dutela elkar ikusi. Lortuko du Mari Domingik astoa sendatzea? Edo aurtengo eguberrietan umeak esku hutsik geratuko dira?
Irrintzi Plaza saioko Gabonetako ipuina aurkezten dizuegu. Olentzero eta Maridomingi liburuaren antzerki gidoia da. Denonartean argitaletxeak kaleratutako liburua eta Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde eta Asun Egurzak idatzitakoa. Euskalerria irratiko arratsaldeko lantaldeko ahotsak entzungo dituzue, baita Bakarne Atxukarro gure kolaboratzailearena.
Eguberri on!