Kristina Berasainek ‘Sahara, herri bat erresistentzian’ liburua idatzi zuen. Herrialde horrekiko lotura berezia du Lizarrako alabak. Azaldu digunez, Europako Justizia Auzitegiak epai historikoa eman zuen, urrian. Bertan jasotzen da Maroko eta Mendebaldeko Sahara loturarik ez duten bi herrialde direla.