Ipuinak, mendi ibilbideak, Pirinioetako animaliak edota bitxikeriak uztartzen ditu Sua argitaletxeak kaleratu berri duen Piripuinak. Maria Lombillok alpinistak idatzi du liburua, Rakel Garciaren ilustrazioak jasotzen dituena. Argiñe Areitio eta Hektor Ortegak egin dute itzulpena.
Kapitulu guztiek egitura bertsua dute. Ipuin batekin hasten dira. Camille hartza, Linzo sarrioa, Tena haraneko igela, Tozaleko hormetako sugandilak eta Carlota marmota dira Piripuinak jasotzen dituen bost ipuinen protagonistak. Ondoren, animalia horien fitxa teknikoak eta datuak jasotzen dira. Eta bukatzeko, Erronkaribar, Anso, Tena, Ordesa, Benasque eta Mendebaldetako Harenetako parke naturaletatik ibiltzeko 33 ibilbide proposamen jasotzen dira, belardietan, basoetan eta mendietan barrena txango interesgarriak egiteko. Ibilbide bakoitzak bideoa eta tracka dakar, QR kodeen bitartez. Ibilbideak familian egiteko modukoak dira, haurrak, gazteak eta helduak elkarrekin paseoan aritzeko modukoak.
Irrintzi Plazan Argiñe Areitio, Sua argitaletxeko editore eta Piripuinak liburuaren itzultzailea gonbidatu dugu, lanak bildu dituen ipuin eta ibilbideak aletzeko.