2023an galdu zuen Maixux Zugarramurdi (Goizueta, 1955) kantariak haren senarra. Ordutik ez da hausartu abestera. Zetak taldeko Pello Reparazekin itzuli da berriz kantura Hileta kantu nafarra izeneko abestiarekin. Heriotzaren galerek eragiten duten minari jarri diote ahotsa. Proiektu intimoa eta pertsonala izan dela adierazi dute biek.