Bihar, manifestazioa izanen da Bilbon. Etxebizitzak luxua eta negozioa izateari utzi eta eskubide izatera pasatzeko eskaera eramanen dute protesta horren erdigunera. Oihana Idoate, Haritu taldeko kideak uste du arazoa izaten hasi dela Nafarroan: "Iruñeko Alde Zaharrean etxebizitza turistiko asko daude eta Iruñerrian 7.000 etxebizitza inguru daude hutsik", jakinarazi du Idoatek.
21 udalerri izendatu ditu tentsio handiko eremu gisara Nafarroako Gobernuak. Horrek zenbait neurri ezarriko ditu. Baina ez da gakoan sartzen Harituko kidearen ustez: "Erroan sartu gabe segitzen dute. Negozio den bitartean askorentzat ez da eskuragarri izanen etxebizitza".
Iruñeko Udalak bere aldetik iragarri berri du pisu turistiko gehiagorako lizentziarik ez duela emanen: "Araudi berri hori aztertu nahiko genuke, tentsio guneak benetan deseginen ote diren ikusteko.
Bilbon, kasuistika desberdinak jarriko dituzte erdigunean. 13:00etan aterako da manifestazioa Bilboko plaza Eliptikotik aterako da.