Garazi Albizua: "Indarkeria matxista eta adiskidetasuna dira eleberriko bi ardatzak"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko abe. 12a, 19:14

Erein argitaletxearen eskutik argitaratu du idazle santurtziarrak 'Egunen akabera' nerabeentzako eleberria

Familia orok dituzte beren sekretuak, senideek soilik ulertu ditzaketen komunikazio kodeetatik hasi eta etxeko lau pareten artean preso dauden errealitate gordinetara. Batzuetan, indarkeria matxistak bere tentakuluak ere erakusten ditu. Baina kasu, batzuetan arrakala txiki bat irekitzen da, pitzadura ñimiño bat, eta ez dago atzera bueltarik: etxea puskatu eta barreneko zikinkeria guztia kanpora ateratzen da. Arrakala horretan jarri du begirada, hain zuzen ere, Garai Albizua idazle santurtziarrak bere azken eleberrian, Egunen akabera, Erein argitaletxearen eskutik plazaratu duena. 

Familia sekretuen zingiran murgilduta bizi da Albizuaren eleberriko protagonista, Haizea, edo ingurukoek deitzen dioten bezala, Barraskilo. Egileak argitu bezala, indarkeriaren gaiarekin batera adiskidetasuna da kontakizunean nabarmentzen den bigarren ardatz nagusia. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!