Kati Leatxe eta Estitxu Larrea: “Turismoa errespetuz eta artearen bidez egiteko proposamena da ‘Bidaia Iratira’”

Unai Lako Goñi 2024ko abe. 11a, 18:41

‘Bidaia Iratira. Sormen Bideak’ izeneko koaderno ilustratua aurkeztuko da larunbata honetan. Zaraitzutik hasi eta Irunberrirainoko bidea egingo du, ilustrazio, ipuin, poema eta emakume sortzaileen eskutik.

Irati ibaiak ureztatzen dituen herri eta bailarak modu desberdin batean ezagutzeko proposamena da Kati Leatxe Karekin Kultura enpresako kudeatzailea eta Estitxu Larrea diseinatzaile eta ilustratzaileak aurkezten digutena. Hain ezaguna den Irati basotik behera dauden harribitxi ezezagunak deskubritzeko aukera emango digu.

Testuak eta ilustrazioaz gain, QR kodeen bitartez abestiak, filmak, testuak eta liburuak ere kontsultatu ahal izango dira. Bidaia bilduma bezala planteatu dute eta honakoa bigarren alea da. Duela hiru urte abiatu zuen abentura Estitxu Larreak ikasketa bukaerako lan bezala.

Eskualdeko emakume sortzaileekin batera elkarlanean egindako lana da Iratira Bidaia, sormen bideak. Larunbatean aurkeztuko da Agoizko Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan.

Irrintzi Plazara Kati Leatxe eta Estitxu Larrea hurbildu zaizkigu liburuaren xehetasunen berri emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!