"Giza eskubideen adierazpena eguneratzea ezinbestekoa da", esan du Pobreziaren eta Bazterketa Sozialaren Kontrako Sareko kide Gara Gonzalezek. Gaur da Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta Nafarroan ere eginen diote erreferentzia horri. Nafarroako Parlamentuan giza eskubideen adierazpena irakurriko da eta baita gaurkotu ere: "Eguneratu eginen ditugu adierazpenaren zenbait artikulu aldatuz", esan du Gonzalezek.
Giza eskubideen urraketak bereziki zaurgarrienekin izaten dira: "Desgaitasuna duten herritarrek, arazo mentalak dituztenak edota pertsona migratzaileak ez dituzte ziurtatuta giza eskubideak zenbaitetan", izan du gogoan. "Gehiago egin daiteke eta hobeki joka daiteke giza eskubideen bermea ziurtatzeko", adierazi du Gonzalezek. Erakundeetatik noski, baina sentsibilizazioa herritar guztiengana iritsi behar dela ere uste dute. Gara Gonzalezi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.