Joseba Beramendi 'Exprai': "Palestinaren inguruan haurrekin hitz egiteko liburu bat egin nahi izan dut"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko abe. 9a, 19:09

Berak idatzi eta marraztutako lehenengo haurrentzako albuma argitaratu berri du Joseba Beramendi 'Exprai'-k. 'Zu hor eta ni hemen' liburuan Palestinako gaiari heldu dio

Urtebete da Joseba Beramendi Exprai-k diseinuaren mundua baztertu eta marrazkilaritzaren bideari heltzea erabaki zuela. Orain Txalaparta argitaletxearen eskutik iritsi zaigu bere album ilustratua: Zu hor eta ni hemen, haurren hizkeran Palestinako gaiari heltzen dion liburua. Haurrekin ere solastatu behar delako munduan gertatzen diren bidegabekeriez, betiere beren lengoaian, akaso erantzunik ere ez duten galderei tiraka. Halaxe heldu dio gaiari, irudietan ilunetik argira joz, testuetan errimak baliatuz, haurrentzako bada ere helduek ere irakurri dezaketen liburua hondu arte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!