Durangoko Azokaren 59. edizioaren ateak ireki eta berehala ekin diote Katakrakeko lagunek euren nobedadeen aurkezpen sortari. Horietako berezienetako bat gaur bertan izan dute, McKenzie Wark idazle estatubatuarra bertaratu baita lehenengoz azokara. Argitaletxe iruindarrak Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburua euskaraz plazaratu du aurten lehenengoz, Danele Sarriugarteren eskutik, eta biak ala biak arituko dira aurkezpenean. Durangoren ondotik, Donostian eta Iruñean ere eginen dituzte aurkezpenak hurrengo egunotan.
Ez da noski Katakraken nobedade bakarra izango. Besteak beste, Angela Davisen Abolizioa, Annie Ernauxen Idazketa labana bat da, Eyal Weizmanen Hiri-gerra Palestinan eta Nadezhda Krupskaiaren Herriaren hezkuntza eta demokrazia lanak aipatu dizkigu Etxartek.