Azken urteotan Esako urtegia handitzeko lanak "ezkutuan" egin izana eta "desinformazioa" nagusitu izanak zalantza asko sortu dituela iruditzen zaio Geroa Baiko senatari Uxue Barkosi. Gogorarazi du, Europa Mailako Copernicus programak, -lurraren prozesuak, dinamikak eta joerak aztertzen dituenak-, urtegiaren hegalak mugitu egiten direla dioela. Horri lotu behar zaio gainera, laugarren aldaketa duela Esako urtegia handitzeko lanak, gaineratu du
Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministro izendatu berriak ziurtatu du Esako urtegiaren handitzea segurua dela eta muturreko euriteentzako ezinbestekoa. Handitze lan horiek segurtasun standarren arabera diseinatutakoak direla adierazi du eta gainezkabideek araudia betetzen dutela. Gaineratu du, joan den urtean berrikusi zutela segurtasunaren inguruko araudia eta egungoa askoz ere zurrunagoa dela eta hortaz, segurtasuna bermatua dagoela.