Espainiako Gobernuari Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertuko duen galdetu dio Chunta Aragonesistak

Juan Kruz Lakasta Zubero 2024ko aza. 20a, 07:15

Esako presa handitzeko proiektua “erloju bonba bat da”, Chunta Aragonesistako diputatu Jorge Pueyoren hitzetan, eta tanta hotza bezalako fenomeno meteorologikoak ikusirik, “ahalik eta lasterren berraztertu  behar da”.

“Esaren handitzea pribilegiatu batzuen ingeniaritza harroak eta epe motzeko interes ekonomikoek sustatzen dute, guztiz zaharkiturik dago irizpideekin planteatu zen, eta batzuek aurrera segitu nahi dute, deus gertatuko ez balitz bezala”, adierazi zuen atzo Pueyok Espainiako Diputatuen Kongresuan.

Ezin ahantzi daiteke 2012an, metro koadroko 115 litro jaso zirela Esa inguruan, horrek eskuin mendi hegian mugimenduak eragin zituen, eta horien poderioz Esa herrian bi urbanizazio hustu eta eraitsi behar izan zituzten. Valentziako tanta hotzaren kontuta 300 litro izan dituzte metro koadroko, Esako 2012koen halako bi baino gehiago.

Joan den astean, Aragoiko PPko presidente Jorge Azcon Esa handitzearen alde mintzatu zen. Chuntako diputatu Pueyoren hitzetan, “ez dago ikerketa asko egin beharrik ohartzeko Esa handitu eta bete batean tanta hotz batek arrisku larria eraginen lukeela”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!