Bakarne Atxukarro: "Uste duguna baino gehiago dakigu euskal mitologiaz"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko aza. 28a, 16:48

Olentzero eta Mari Domingi, Mari, Basajaun eta Tartaloren ondotik, 'Amalurra' gehitu dio Bakarne Atxukarrok euskal mitologiaren haurrentzako liburu bildumari, Izaskun Zubialde eta Asun Egurza bidelagun izan dituela

"Amalurrak ondo badaki gizakiok garela berak sortu dituen izakirik ahulena eta, horregatik, askotan laguntzen gaitu. Baina ez beti, gizakiok ulertu eta ikasi behar dugulako beste izakiak eta bizi garen tokia errespetatzeko eta zaintzeko premia dugula". Bakarne Atxukarrok, Izaskun Zubialderekin eta Asun Egurzarekin batera Amalur haurrentzako bilduma plazaratu berri du, Denonartean argitaletxearen zigilupean. 

Ez da lehenengo aldia euskal mitologiaren inguruan jarduten duela. Izan ere, honekin ale bat gehitu dio Olentzero eta Mari Domingi, Mari, Basajaun eta Tartalo pertsonaiekin hasi zuen bildumari. Aurretik ere Euskal mitologia. Haurrentzako ipuinak izeneko ale bikoitza argitaratua zuen 2015ean eta 2016an, beraz aski jorratutako gaia du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!