Ander Loiola (EH Bildu Zizur): "Haur eskola berri batek erantzunen lioke hobeki herriaren errealitateari"

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 28a, 08:44

Zizur Nagusian gaur eztabaidatuko dute osoko bilkuran herrian haur eskolak eskaintza handiagoa egin dezan zein bide hartu: egungo Paquita Ansa haur eskola handitzeko proposamena dago mahai gainean eta berri bat eraikitzeko aukera ere bai. Zizurko EH Bildurentzat egokiago erantzunen dio herriak duen beharrari eraikin berri batek. 

Arratsaldean izanen dute Zizur Nagusian osoko bilkura. Landuko dituzten gaien artean haur eskolaren afera izanen dute. 4,4 milioi euroko aurrekontua dago egungo Paquita Ansa haur eskola handitzeko edo berri bat eraikitzeko. "Ardoiren errealitateari egokiago erantzunen lioke haur eskola berri batek", esan du Ander Loiola EH Bilduko zinegotziak. Egungoa handitzeak 152 haur eraikin berean sartzea litzateke: "Makro haur eskola bat sortuko litzateke. Eta hizkuntza ereduak elkarrekin leudeke", azaldu du. 

Paquita Ansa haur eskolatik kanpo geratu ziren 92 haur ikasturte hasieran, horietatik 63 bizi dira Zizurren. Erantzuna behar dute. Zizur Nagusian Geroa Baik du aginte makila Jon Gondanen alkatetzarekin eta haur eskola handitzearen aldeko jarrera dute hartua. Osoko bilkuran ikusiko da azkenik zein proposamenek hartzen duen babes gehien. Ander Loiolarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!