Eneko Lizardi: "Oneka estratega bat izan zen, ezinbestekoa Iruñeko Erresumaren sorreran"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko aza. 27a, 14:48

Nabarralde Fundazioak aspaldi abiatutako komiki bildumari ale berri bat gehitu dio aurten: 'Oneka, Iruñeko erresumaren sorrera' labetik atera berria da, Iñigo Larramendiren gidoiarekin eta Lizardiren ilustrazioekin

Euskaraz eta gazteleraz plazaratu da Iñigo Larramendik idatzi eta Eneko Lizardik marraztutako Oneka, Iruñeko erresumaren sorrera, 24 orriko komikia. Laburra izanagatik ere, kalitate nabarmeneko alea da onakoa. Protagonista, Iruñeko Erresuman berebiziko garrantzia izan zuen estratega: Oneka, Eneko Aritzaren ama. 

"Eneko Aritza bezalako figura bat oso ezaguna da Iruñeko Erresumaren sorreran", azaldu digu marrazkilariak, "baina Onekak ez du onarpen berdina izan, behintzat jendartean. Komiki honen helburua horduko emakumeen protagonismoa azaltzea izan da. Onekaren kasuan, oso garrantzitsua izan zen familia eta leinu desberdinen artean loturak sortuz. Estratega bat izan zen". 

Hernaniko komiki azokan jendarteratu ondoren, Durangoko Azoka izanen du Onekak hurrengo hitzordua. Abenduaren 7an, larunbatarekin aurkeztuko dute bi egileek komikia Landakoguneko Talaian, 18:30ean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!