Igor Ijurrak adierazi digunez, “egoera oso zaila da, ez bakarrik gurean, sektore osoan ere. Pandemiaren ostean okerrera egin du finantziazioak, erakunde publikoen laguntzak %25 jaitsi dira”. Orfeoiko zuzendariak aipatu digunez erronka ederrak dituzte aurretik: Madrilgo Audiorio Nazioanalean izanen dira abenduan, Pascual Aldabe egile nafarraren obra bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eskainiko dute, Bartzelonako Sagrada Familia katedralera ere joatekoak dira eta ekainean Verdiren ‘Requiem’ bizia eta ‘Misa Solemnis’ lanak abestuko dituzte.