Mugimendu Feministak gizonen arteko konplizitateari begira jarri nahi du bereziki gaur gizartea. Hartu beharreko arduren jabe egin daitezela eta soluzio izatera deitu dituzte. Ekhiñe Petriati Iruñerriko Mugimendu Feministako kidea aritu da Euskalerria Irratian. Elkarrizketa irakurri edo entzun dezakezu argazkian klik eginda:
Soluzio bidea ez bazara, konplize zara leloa darama Mugimendu Feministaren gaurko protestak. Zergatik?
Lelo honekin gizonezkoak interpelatu nahi ditugu eta baita erakundeak ere. Gizontasun eta indarkeria matxista erreproduzitzen eta mantentzen laguntzen duten egitura guztiei, alegia. Indakeria matxistaren normaltasun horren perpetuazioa salatu nahi dugu, mahai gainera ekarriz gizonen arteko konplizitatea. Izan ere, arazo bat da ardurarik ez hartzea edo dituzten pribilegioen lanketa ez egitea, nola ez duten gizon izateari uzten. Egunerokotasunean arazo bezala ez hartzea hori, larria da.
Indarkeria matxistak aurpegi, aldaera asko ditu. Azkenaldian indarkeria sexual gehiago salatzen dira, indarkeria ekonomikoa eta guri, komunikabideoi badagokiguna: nola kontatzen ditugun indarkeria kasuak.
Indarekeria sexual gehiago ematen den ez nuke esanen, kontzientzia bat sortu da mugimendu feministaren lanari esker. Jarrera eta egoerak identifikatzen ikasi dugu, mugak jartzen eta salatzen. Gizartearen parte batean egiten ari da bidea. Erreakzio bat bada. Baina beste parte handi bat migosinoa izaten segitzen du. Bide zuzenetik ari garela uste dut. Komunikabideek ardura handia dute indarkeria matxista kontatzerakoan: morboan jausi gabe kontatzea, adibidez. Garrantzia eman behar zaio esatean, arazo estrukturala dela indarkeria matxista. Kalera aterako gara hori aldarrikatzera: ikuspegi feministatik landu behar da genero indarkeria.
Gaur, asko dago beraz aldarrikatu eta salatzeko. Noiz eta zer salatuko duzue?
Esfera eta arlo guztietatik ardurak hartzea nahi dugu.Irtenbide posibleak ahalbidetzea beharrezkoa da, erakundeetatik eta norbanako gizonengandik. 20:00etan manifestazioa eginen dugu Gazteluko plazatik abiatuta.