Bernart Etxepareren profil historikoaren eta psikologikoaren gaineko informazio berria aurkitu du Koldo Azkona Danseri Ensemble taldeko musikari eta ikerlariak.
Danseri Ensamblek antzinako musika jotzen du. 2016an, euskaraz argitaraturiko lehen liburuko, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ko poemak haren garaiko doinuekin eta musika tresnekin musikatzeari ekin zioten.
Lanean hasi bezai pronto, Etxepareren bizitzari buruzko oso datu gutxi ezagutzen zirela jabetu ziren. Hori horrela, Koldo Azkona taldeko kideak ikertzeari ekin zion, batez ere, Nafarroako Artxibategian. Han topaturiko zenbait agirik agerian uzten dute Etxepare aita izan zela, apaiztu eta urtebetera. Semea ere Bernart bataiatu zuen. Haatik, ezin izan dute argitu nor izan zen haurraren ama.
Etxepareren poemak musikatzeko, garai haietako zenbait kanta eta musika tresna ikertu dituzte Danseri Ensembleko kideek.