'Deep learning' diziplinaren bitartez datu-bolumen handiak sortzen dituzten beste arlo hainbat aztertu daitezke: osasungintza, industria, hezkuntza eta logistika, esate baterako. Oskitz Ruiz Sarrias matematikariak ‘Las matemáticas de la IA’ liburua plazaratu du. Adimen artifizialaren oinarrian dauden algoritmoak eta haien jatorri matematikoa azaltzen ditu lan honetan.