Nafarroako tutoretza zerbitzuan izan direnen, egun daudenen eta profesionalen topaketak antolatu ditu Haziak Elkarteak biharko. Bigarrenez eginen dute ekimen hori garrantzitsua delakoan errealitate horiek ikusaraztea. Erakundeen babespean hazteko zailtasunak izan dituztenei ahotsa emateko eta gizartean hobeto integratzeko eta garatzeko neurrien beharra nabarmentzeko bilkura izanen da. Iruñean eginen dute Goroabe kaleko 36.ean 11:00etatik 18:00etara. Hitzaldiak, jarduera desberdinak eta mahai-inguruak eginen dituzte. Maddi Larrañeta Haziak Elkarteko gizarte langilearekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Ekitaldiaren kronograma
11:00etatik 11:15era | Ongietorria eta sarrera.
11:15etik 12:00etara | 1. mahaia: Familia izateko eskubidea eta familia banantzearen eragina.
12:00etatik 12:45era | 2. mahaia: Nortasun eskubidea eta kultura-sustraien garrantzia.
12:45etik 13:15era | Sorpresa.
13:15etik 14:45era | 3. mahaia eta atxikimendu segurua Itxaropenaren Telefonoarekin.
15:00etatik 16:00etara | Bazkaria eta Sozializazio Gunea.
16:00etatik 16:45era | 4. mahaia: Indarkeriaren, abusuaren eta zabarkeriaren aurkako babeserako
eskubidea.
16:45etik 17:30era | 5. mahaia: Hezkuntzarako eskubidea eta Erronka Akademikoak Babes Sisteman.
17:30etik 18:15era | Musika Kontzertua Bizirik.
18:15 | Itxiera eta eskerrak.