Hezkuntzako Laguntza Espezialistek greba eta mobilizazio eguna izan zuten atzo. LAB, AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta atera ziren kalera: "Gutako asko ezin gara duin bizi ditugun soldatekin", salatu du Joxe Paulos LAB sindikatuko ordezkariak. Kexu dira dauzkaten lan baldintzekin: lanaldi txikiak (hamabi ordu eta erdikoak, asko) eta, ondorioz, soldata murritzak. "Laguntza eskaintzen dugun espezialiston artean %15ak du plaza finkoa", azaldu du Paulosek. Egonkortasuna eskatzen ari dira: "Negoziazioa etenda du Hezkuntza Departamentuak iaztik eta berrezartzea nahi dugu", adierazi du sindikatu abertzaleko ordezkariak. Joxe Paulosi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!