Maitasuna eta amaieraren arteko loturak bilatzen ditu Maddiren lehenengo lanak. Zazpi kantuz osatua dago eta bertan galdera batzuk erantzun nahi ditu Lizarrako abeslariak: Noiz eta nola amaitzen da maitasuna? Noiz eta nola maitatzen da amaiera?
Irrintzi Plazan Maddik bere lehenengo lana aurkeztu digu eta zuzenean bi kantu abestu dizkigu: Izar eta Sutu.