Esa urtegiak ezinen lioke aurre egin uholde handi bati Rio Aragon taldeak ohartarazi duenez

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 14a, 08:14

Esa urtegiaren handitzearen kontrako taldeak, Rio Aragonek ohartarazi du, garaiz daudela oraindik urtegi horren handitze lanak geldiarazteko. Segurtasun "arazoak" sortuko lituzkeen proiektu "irrazionala" dela uste dute. Euri jasa handien aurrean segurtasuna "kinka larrian" jarriko lukeela jakinarazi dute.

Esa urtegiak dituen gainezkabideetan 1.495 metro kubiko ur segundoko jaso ditzake eta horrek "bonba bat sortzea" baino ez luke eraginen. Hori uste du Rio Aragon taldeak: " Ura urtegiaren azpitik aterako litzateke eta Sigues herria adibidez urpean utzi". Gogorarazi du talde horrek 2012an izandako euriteen erruz Esako bi urbanizazio hustu, desjabetu eta eraitsi behar izan zituztela. "Eskuin hegalean izandako mugimenduek eragin zuten erabaki hori hartu behar izatea", gogorarazi dute. Urtegiaren zimentazioa ere altxatu zuten eurite haiek.

Ordutik ia 100 milioi euro gastatu behar izan dituzte hegal horiek egonkor mantendu ahal izateko, baina "ezin izan dute behin betirako egonkortasunik lortu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!