Esa urtegia handitzeko lanak etenda daude eta ez dute amaiera eperik

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 21a, 10:53

Esan lanean ari zireneko irudia. 2013ko abuztuaren 20. Argazkia: Esa gehiagorik ez

Joan den urte amaieran Rio Aragon eta Esa gehiagorik ez plataformek salatu zuten Esan ez zela inor lanean ari: segurtasun arduraduna baino ez 2023ko ekainetik. Orain, Ebroko Ur Konfederazioko presidenteak, Carlos Arrazolak jakinarazi du "zail" ikusten duela urtegiko handitze lanak 2027rako amaituak egotea. "Urtegiaren lau gainezkabideen artetik hiruren leku aldaketak bereziki atzeratu eginen ditu lanak", azaldu du Arrazolak. 

Esako urtegiko lanetara begira jarriz gero Rio Aragon eta Esa gehiagorik ez kolektiboek salatu bezala geldiarazita daudela ikus daiteke. 2023ko ekainaz geroztik segurtasun arduraduna baino ez dabil han. Ebroko Ur Konfederazioko presidenteak, Carlos Arrazolak jakinarazi du "zail" ikusten duela Esa urtegiko handitze lanak 2027rako amaituak egotea data horretarako "aurreikusirik" bazegoen ere. 30 urte dira handitze lanekin hasi zirela, baina "konplexutasuna" dela-eta amaierak ez du data zehatzik oraindik. "Urtegiaren lau gainezkabideen artetik hiruren leku aldaketak bereziki atzeratu eginen ditu lanak", uste du Arrazolak. "Administrazio prozedurak direla, urtebete iraun dezake gainezkabideen aldaketak, gero lanek ohiko martxa hartuko dutela uste dute, baina beste bi urte gehitu behar zaizkie betetze probak egiteko", azaldu du .

Oraingoz lanek etenda segitzen dute Rio Aragon eta ESA gehiagorik ez plataformek urte amaieran salatu zuten bezala. Ez du ematen aurten hasiko direnik lanetan Arrazolak berak esan bezala. Erakunde publikoen erantzunaren zain daude gainezkabideen leku aldaketaren egokitasuna ikusten duten edo ez argitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!