Emakumeak zineman

Emakume arriskutsuak, Lisbeth Salanderretik Thelma&Louisera

Miren Mindegia Petrirena 2024ko aza. 13a, 17:26

Maria Castejonen eskutik 'Zinemako emakume errebeldeak' sekzioari heldu diogu berriro. Kasu honetan, indarkeria bere esku hartu zuten pertsonaiak izan ditugu hizpide

Indarkeria zinemako baliabideetako bat izan da bere sorreratik. Wensterretako indarkeria azalekotik, thrillerretako indarkeria psikologikora, edo akziozko pelikuletako indarkeria ikusgarri horretara.

Nolanahi dela, emakumeen rola indarkeriaren aurrean biktimarena izan da, indarkeria fisikoaren eta sexu indarkeriaren atzaparretan erortzen den pertsonaiarena. Zineak indarkeria hauen naturalizazioa, normalizazioa eragin du, zapalkuntza azpimarratu egin du. 

Hala ere, egon badira indarkeria hori erabili duten emakumezko pertsonaiak. Horietako batzuk berreskuratu ditugu Maria Castejon zinema adituarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!