Urte bukaera, momenturik aproposena da liburuak aurkezteko. Azoka desberdin ditugu nobedadeak ezagutzeko eta gabonetarako bidean ere opariak aukeratzeko eskaintza oso zabala da. Gaurkoan Altaffaylla Kultur taldearen azkeneko bi proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu. Batetik, Radica, el pueblo en armas, tafallako karlistaren inguruko liburua eta bestetik, Milagro, 1936, gerra zibilean eta frankismoan erriberako herri honek jasandako errepresioa biltzen duen lana. Irrintzi Plazan Altaffaylla Kultur Taldeko kidea den Idoia Muro gonbidatu dugu liburu hauen inguruan mintzatzeko.