Fernando Señas: "Nafarroa uholdeei aurre egiteko prebentzioa, teknologia eta lan hidraulikoak garatzen ari da"

Pello Argiñarena 2024ko aza. 12a, 18:00

Fernando Señas, Nafarroako Gobernuko Klima Aldaketarako Zerbitzuko zuzendaria, Metropoli Forala saioan izan dugu. Bere esanetan, "uholdeak eta muturreko fenomeno meteorologikoak gero eta maizago gertatuko dira". Nafarroa uholdeetara egokitzeko prebentzioa, teknologia eta lan hidraulikoak garatzen ari dela adierazi du.

Fernando Señas ingeniariak uholdeen inguruko hainbat datu azaldu dizkigu. Nafarroan uholdeak eragin dituzten euri-jasa nagusiak azken hamarkada honetan gertatu dira. Hamarretik zazpi. Tokiko planak landu dituzte 48 udalerritan uholdeei aurrea hartzeko eta kalteak murrizteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!